Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eman dadin, administrazio publiko guztien koordinazioa eta parte-hartzea beharrezkoak dira, bateratutako helburu eta lan-estrategiekin. Hori dela eta, Berriozarko Udalak berdintasun erreal hori gauzatu dadin konpromiso zuzenaren aldeko apustua egiten du, azken 25 urteetan emanaldi desberdinekin egin duen bezala.

Gaur egun, Berriozarko Udalaren emakume eta gizonen arteko III. Berdintasun Plana ezartzen da. Lan-tresna honen bitartez, genero gaien zeharkakotasuna eta ekintza positiboen estrategia sistematizatu ahal izan dira, berdintasunari lotutako udal-politika publikoak garatuz, emakume eta gizonen artean desberdintasunak eragiten dituzten egiturak irauli asmoz eta herri justuago zein demokratikoago bat eraikiz. Honela, emakume eta gizonak, haien bizitza-zikloaren baitan eta dagokien aniztasuna errespetatuz, bizitza sozial, ekonomiko, kultural eta politikoan berdintasun errealeko posizioetan kokatuak egoteko bitartekoak jarri dira. Ordenantza honen helburua hortaz, ez da soilik egindako lan guztiari jarraikortasuna ematea, baizik eta hori sendotzea eta ikusgarritasuna ematea, planteatutako ildoetan aurrera egiteko.

Gaurko egunetik hasita urriak 20tik, azaroak 17ra(20 egun balioduneko epean), Berriozarko herritarrek alegazioak aurkeztu ditzakete helbide elektronikora bidalita: igualdad@berriozar.es

Ordenantza ikusi