Albisteak



Abenduaren 30eko osoko bilkuran 2016rako aurrekontua onartu zen. Gobernu taldearen aldeko botoak (EH Bildu eta Geroa Bai), I-Eren laguntza, eta PSN eta UPN alderdien kontrako botoak izan zituen. Hain zuzen, 2016rako aurrekontu horrek 5.806.586 euroko gastua izango du, eta, 2015ekoarekin alderatuta, %1,79 handiagoa izango da. Era berean, jakinarazi zen udal honek ez duela zorrik.

Osoko bilkura horretan bertan, adierazi zen Berrikilan enpresa publikoaren aurrekontua onartu egin beharko dela. Gastuetarako aurreikusi den zenbatekoa 1.069.105 eurokoa da, eta diru sarreretarako, berriz, 1.074.563 eurokoa.

Udalaren arlo guztietan gastua kontsolidatzen duten aurrekontu hauetan, nabarmendu behar da Udalaren Enplegu Planerako kontu-saila; izan ere, 2015ean 74.000 eurokoa izan zen eta 2016 honetan 120.000 eurokoa izango
baita. Zehazki, iraupen luzeko langabezia egoeran dauden pertsonak kontratatzeko, enplegu sozialerako, enplegu zuzen aktiborako eta gazte langabeak kontratatzeko izango da.

Nazioarteko lankidetzarako laguntzei bere horretan eutsi zaienez, 43.000 euro baliatuko dira horretarako –hain zuzen, %0,7 baino handiagoa da zenbateko hori–, eta, gainera, Elikagaien Bankurako 35.000 euroko laguntza garrantzitsua erabiliko da.

Inbertsio garrantzitsu eta adierazgarrienak:

  • 64.350 euro, Mendialdea I eta II ikastetxeetarako. Horietatik 33.000 euro eskolako jolastokia hobetzeko erabiliko dira, gurasoen elkarteek eta zuzendariek eskatu duten moduan.
  • 5.000 euro, haur eskolako beirateak estaltzeko. Hain zuzen, asmoa da bero zakarra egiten duen egunetan eskola asko berotzea saihestea.
  • 40.000 euro, haur parke bat egiteko Artiberriren inguruan. Garrantzitsua da eraiki berri den eremu horretarako, hazten ari diren familiak bizi baitira bertan.
  • 10.000 euro, zurezko zubiaren zorua modu eraginkorragoan estaltzeko. Izan ere, euria eta elurra egiten duenean labainkor gelditzen da eta hori ekidin nahi da.