Albisteak



Maiatzaren 25etik aurrera Berriozarko Udaletxeko Auzo-bulegoak berriz eskainiko du arreta presentziala, baina, joan aurretik, hitzordua eskatu beharko da 948 30 00 05 telefonora deituz. Kontuan hartu ez dela hitzordurik emanen telefonoz edo telematikoki egin daitezkeen izapideetarako. Udaletxean sartzeko Kaleberriko atea erabiliko da eta, aurretik, txirrina jo beharko da.

Beraz, hitzordua beharrezkoa izanen da eta arreta presentziala ezinbestekoa duten izapideak bideratzeko soilik emanen da. Hitzordura maskara eta boligrafoa eraman beharko dira.

Gogoratu izapide gehien-gehienak Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoan egin daitezkeela, urteko egun guztietan, edozein ordutan eta agiriak https://rec.redsara.es gunean ere aurkez daitezkeela, hori baita Administrazioen Erregistro Elektroniko Orokorra.

Zalantzak argitzeko, Udalera deitu 948 30 00 05 edo idatzi: berriozar@berriozar.es

GOMENDIOAK

– Garrantzitsua da dokumentazio guztia aurkeztea, hitzordua erreserbatzeko unean ereduak eta informazioa eskatu ahal izateko.

– Sarrera banakakoa izango da, mendekotasuna duten pertsonak edo adingabeak ardurapean dituzten pertsona helduak izan ezik (betiere, ezin bada saihestu lagunduta joatea).

– COVID-19 izatearen sintomak izanez gero, etxean eta telefonoz edo telematikoki kontaktatzeko eskatzen dizugu, egin beharreko kudeaketa guztietan laguntzeko.

– Uneoro bete beharko dira adierazitako segurtasun-arauak.