Gaurkotasuna



Berriozarko Udalak mugikortasun iraunkorraren aldeko konpromisoa berretsi eta Berriozarko lehen bizikleta-aparkaleku adimenduna jarri du Euskal Herria plazan.

Aparkalekua kudeatzeko sistema eskualde osoko sarean integratuko denez, erabiltzaileak, aplikazio bakar batez, Berriozarko eta Iruñerriko edozein bizikleta-aparkalekutan sartu ahalko dira.

Gaur egun 20 plaza ditu. Lehenengo bi hilabeteetan doan erabili ahal izanen da. Aparkalekua erabil ahal izateko behar den aplikazioa doakoa da eta http://www.parkingverde.es/ estekan deskarga daiteke, baita aparkalekuan bertan ikus daitekeen QR kodearen bidez ere. Aparkalekua diseinatuta dago barnekoa ikusi ahal izateko, polikarbonatozko ate gardenak baititu. Bideozaintzako kamerek segurtasuna bermatuko dute.

Bizikleta-aparkaleku adimenduna 2030 Agendak bildutako proiektuetako bat da. Helburua du karbono-aztarna murriztea, mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua baita. Udalak bizikleta erabiltzeak dakatzan onurak azpimarratu nahi ditu, ariketa fisikoa egiteaz gain, ingurumen garbi, seguru eta bizigarria sortzen baitu.