Gaurkotasuna



Berriozarko Udalak Hiri-Udalekuak antolatu ditu abuztuaren 5etik 23ra, 2007 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeak osatuko dira. Langile kalifikatuek zainduko dituzte behar berezidun haurrak.

Behin behineko izena emateko epea zabalik egonen da maiatzaren 9tik 15era. Izena emateko moduak: 948 012 012 telefonora deituta edo webgune honetan

Behin betiko izen-ematea maiatzaren 21etik 24ra eginen da 17:00etatik 19:30era Udaletxeko Kultura Arloan. Maiatzaren 30ean itxaron-zerrendan daudenek jakinen dute lekua duten ala ez.

Prezioa Errenta Aitorpenaren arabera kalkulatuko da. Errenta Aitorpenaren agiririk aurkezten ez bada, kopururik altuena kobratuko da.

Prezioak kalkulatzeko tarteak (*Familiaren per capita errenta):

Erroldatuak (ez erroldatuak %50 gehiago):
< 5000: 50 euro
5001 – 8000: 60 euro
8001 – 10000: 70 euro
10001 – 15000: 80 euro
15001 – 20000: 90 euro
20001> : 100 euro

Kartela ikusi