Gaurkotasuna



Azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren nazioarteko eguna, dela eta, Berriozarko Udaleko berdintasun-arloak hainbat jarduera antolatu ditu emakumeenganako indarkeria mota desberdinak lantzeko eta ikusarazteko.

Arloaren 30. urteurrenari “lekua emateko”, Nafarroako zaharrena baita, bi jarduera ere antolatu ditugu. Eta Berriozarko mugimendu feminista eta komunitarioak baloratu nahi ditugu, Berdintasun-arloa sortzen lagundu baitzuten.

Beraz, HERRITAR GUZTIAK GONBIDATZEN DITUGU emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, kontrol patriarkalaren adierazpen guztiak salatzeko eta emakumeen bizitzan dauden indarkeria-mota guztiak salatzeko gaitzespena eta konpromisoa adieraztera, bai indibidualki, bai kolektiboki.