Gaurkotasuna



Aurten, beste behin ere, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak droga-kontsumoari buruzko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina egin du.

2020 honetako egoerak ez du batere zerikusirik orain arte bizi izan dugunarekin baina, gure ustez, egoera berria are arriskutsuagoa izan daiteke droga-kontsumoari dagokionez. Batetik, pandemiak estres, antsietate eta kezka handiagoak sortzen ditu, eta horrek eragina izan dezake kontsumoetan eta/edo substantziarik gabeko adikziozko portaeretan. Bestetik, substantzia jakin batzuk urritu direnez, horien aizunketa gerta daiteke eta arrisku handiagoak har daitezke horrelako substantziak eskuratzeko.

Aurten egindako kartelaren bidez, gogoeta eragin nahi dugu gazteengan bai drogaren bai substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoaz. Izan ere, kartelean hainbat gomendio ageri dira, COVID-19ak eragindako egoerara egokituak. Kanpainaren helburu nagusia arrisku-kontsumoak eta portaerazko adikzioak murriztea da, baita horiek komunitatean dituzten ondorioak ere.

Kanpaina herrietako zerbitzu eta informazio-panel guztietan zabalduko da, eta Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Udalek sare sozialetan eta webguneetan iragarriko dute.

Kartela ikusi