Albisteak



Aurten ere, iaz bezala, Berriozarko hainbat taldek Inauteriak antolatu dituzte, Udalaren laguntzarekin.

Ostiralean Gaztegunean 17:00etan hasiko den haur jaialdiak zabalduko du egitaraua. Ondoren Musika Eskolak antolatutako kalejira abiatuko da eta 19:30ean joaldunak, gabatxoak eta txatxoak TXOLINEN KONPARTSAREN DESFILEAN joanen dira Berriozarko Auzo Zaharretik  Artikaraino.

Larunbateko jarduera guztiak Euskal Herria plazan antolatu dira. Goizean haur jolasak eta musika 12:00etan hasita. Joaldun txikiek TXOLINEN KONPARTSA ekarriko dute, haiekin ongi pasatzeko eta pintxo bat jateko.

Euskal Herriko plazako estalpean bazkaldu eta gero (heldu eta haur menua aukeran), TONY TOCKETek jarriko du musika. 18:00etan hasiko da INAUTERIKO KALEJIRA: karrozak, mozorroak, USB DJa eta NAIRAWA batukada.

Gau partean, Haizaldi gaiteroen dantzaldia, 21:00etan ZENZENSUZKOA eta, indarberritzeko, 22:00etan  PIZZA jatea. Jaiak ez du etenik izanen eta dantzan jarraitzeko musika FIDEL eta DJ BELTZAk jarriko dute.

Parte hartu eta etor zaitez mozorratuta!

Inauteriko programa osoa ikusi.