Gaurkotasuna



2019ko Jaietako Kartel Lehiaketaren emaitza erabaki du epaimahaiak. Vanesa Sevilla Díazen “Abre tus ojos…¡Llegó el día! / Zabaldu begiak… Heldu da eguna!” proposamena izan da irabazlea. Kartelean neska nagusia agertzen da, jaietako hainbat gairekin batera. Morea da kolore nagusia. 600 euroko saria jasoko du.

Herriko lehen saria Stefan de Goñi Sorbeten “Unas fiestas de todas y para todas / Guztion eta guztiontzako jaiak” kartelak eskuratu du. 300 euro jasoko ditu. Kartela ikusi

Haurren kategorian, Neike Martiartu Barrosoren “Kiliki” kartelak irabazi du. Kartela ikusi