Gaurkotasuna



Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleek osatutako hainbat taldek kontzertuak eskainiko dituzte martxoaren 29an, 30ean eta 31 Berriozarko Musika Eskolako Entzunaretoan. Kontzertu horietan, askotariko instrumentuez gozatzeko aukera izanen dugu.

Kontzertu bakoitzean 100 sarrera jarriko dira salgai. Musika Eskolan eskuratu ahalko dira astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara. Txartel horietaz gain, 50 gonbidapen banatuko dira  Musika Eskolako ikasleen artean.

Sarreren prezioa: 3 euro.

Martxoak 29, astelehena

Future Quintet (Zurezko haize-instrumentuak eta trompa)

Mendebaldea Brass Quintet (Metalezko haize-instrumentuak)

Martxoak 30, asteartea

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Txistu Taldea

Areia Quintet (Hari-instrumentuak eta akordeoia)

Martxoak 31, asteazkena

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Saxofoien Entsemblea

Kartela ikusi