Udaberria heltzen den aldiro, Musika Eskolak hainbat espezialitateren kontzertu-zikloa eskaintzen du. Aurten martxoaren 12tik 26ra programatu du, Berriozarko Entzunaretoan. Kontzertuetan sartzeko ezinbestekoa izanen da aurretik gonbidapena eskuratzea.
Covid-19 egoeragatik, Entzunaretoan ehun eta berrogeita hamar pertsona sar daitezke, gehienez. Gonbidapenak eskolazaintzan eskatu ahalko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago.
Anima zaitezte!!!!!
(Ostiralean, martxoaren 12an, piano-kontzertua bertan behera geratuko da)