Albisteak



Zergatik gelditu etxean osasuntsu banago?

Gaixotutako pertsonek edo bizpahiru egun barru sintomak izanen dituzten pertsonek (orain itxura osasuntsua izan arren) kutsatu ahal zaituztelako. Horregatik beragatik, zeu izan zaitezke kutsatzailea. Hori kontuan hartzea oso garrantzitsua da adinarengatik edo arrisku-gaixotasunengatik zaurgarriak diren pertsonak zaintzerakoan; izan ere, kutsatze-fokua izan gaitezke.

Atera soilik EZINBESTEKOA bada eta neurri hauek hartuta:

1-      JARRI MASKARA edo aurpegia eta sudurra estaltzeko zerbait.

2-      ZAINDU DISTANTZIA gainerako pertsonekin: metro bat edo gehiago.

3-      EZ UKITU ezer eskuz: heldulekuak, igogailuko botoiak, zureak ez diren erosgaiak…

4-      Erosketa guztiak batera egin eta kalean ahalik eta denbora gutxien egon.

5-      Beste pertsona batzuei erosketa eraman behar badiezu, utzi atondoan eta jaso zaborra, bide batez. Etxean sartu behar baduzu, besarkadarik edo musurik ez.

6-      Ongi garbitu xaboiez etxera itzultzean.

Zergatik gelditu etxean gaixorik banago edo gaixorik dauden pertsonekin egon banaiz edo haiekin bizi banaiz?

Ateraz gero, KUTSATZE-FOKUA izanen zarelako gainerako pertsonentzat.

Erosketa behar baduzu, DEITU TELEFONOZ senitartekoei, lagunei, auzokoei… eta eskatu atondoan uzteko. Dirua gutun-azal batean sartuta eman edo mugikorren bidezko Bizum ordainketa aplikazioa erabili.

Horrela moldatzeko inor ez baduzu, deitu Osasun Zentrora (948309466) eta eskatu gizarte langileak deitzeko.

Berdin jokatu botikaren bat behar baduzu. Mandatua eginen duenari osasun txarteleko CIPNA zenbakia ematea nahikoa da, ez diozu txartela utzi behar. CIPNA zenbakia da txartelaren goiko partean, eskuinean, dagoena. Nahiago baduzu egin txartelaren argazki bat mugikorrez eta bidali botikara joanen den pertsonari.

Gaixoen etxeko ZABORRA ezin da birziklatu. Dena poltsa bakarrean sartu, itxi, sartu beste poltsa batean eta errefusaren edukiontzira bota. Ez da horretarako kalera jaitsi behar. Nahikoa da atean uztea eta erosketa ekartzen duen pertsonak eraman dezala. Poltsa itxi aurretik ongi garbitu ur eta xaboiez.

ETA ZAKURRAK? Hoberena da beste pertsona batek zain ditzala.

OSO GARRANTZITSUA: Osasun Zentroko langileen deiaren zain bazaude, eduki telefonoa beti gertu eta, mugikorra bada, soinua piztuta. Kontuan izan deia ez hartzeak osasun-langileen denbora galarazten duela; izan ere, telefono-lineak gainezka daude eta denbora behar da beste linea bat lortzeko.

NEURRI HORIEK GUZTIEK LAGUNTZEN DUTE ELKAR ZAINTZEN

ESKERRIK ASKO