Urriaren 21ean zabaldu da epea honako kontzeptuen gaineko zergen borondatezko ordainketa egiteko: lurraren kontribuzioa (2019ko bigarren seihilekoa) eta pasabideak (2019. urtea).

Borondatezko ordainketa egiteko azken eguna: 2019ko abenduaren 2a. Egun horretatik aurrera Zerga-Bilketarako Erregelamendu Orokorrean ezarritako gainordainak aplikatuko dira eta premiamendu-bidetik kobratzeko izapideak hasiko dira.

Ordaintzeko tokiak: Caixabank, Rural Kutxa (ordainagiria aurkeztu beharko da) eta udalaren webgunea: www.berriozar.eus