Deialdi honen xedea da Berriozarko Udaleko atezaintza funtzioak dituen mantentze-lanetarako ofizial plaza huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea (lanpostuak plantilla organikoko 022 zenbakia du).

Plaza, lekualdatze-lehiaketa bidezkoa, titularraren jubilazioagatik eskainiko da. Jubilazioa 2020ko abenduaren 31n gauzatuko denez, lekualdatuko den pertsonaren kargu hartzea ez da 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen egingo.

Deialdiaren informazio guztia, Egoitza Elektronikoan