Aurten, Covid-19aren ondorioz, Berriozarko Udalak 2020ko festak bertan behera uztea erabaki du, behar besteko segurtasunarekin ospatzeko baldintzak ezin direlako bermatu. Erabaki hau landu eta adostu da herriko kultura eta gizarte taldeekin eta peñekin, bai eta udal alderdi politikoekin ere.

Aldi berean elkarte hauekin eta kultur taldeekin lan egin dugu udan zehar segurtasun arauak betetzen dituzten kultur jardueren egitaraua eskeintzeko eta hala, geure herriari kolorea emateko. Egitarau honi “Kultura kalean” izena jarri diogu, eta uztailaren 25etik irailaren 22raino kultur ikuskizun anitza Berriozarko bizilagunei eskeintzeko aukera emango digu. Adi jarri diren ziurtasun eta prebentziozko neurriei, beldurrik gabe gozatu ahal izateko.

Hementxe duzue egitarau osoa.