Albisteak



15 urtean herria hazi, aldatu eta garatu da.
Berriozarko Tokiko Agenda 21 giltzarria izan da aldaketa prozesu horretan.

Berriozarko Udalak bideo elkarreragilea egin du urte hauetan gure herrian gertatu diren aldaketa nagusietako batzuk erakusteko. Ikusleak hainbat aukera izanen ditu bideoan zehar ingurumena zaintzeko eta herri iraunkorra lortzeko Berriozarren gauzatu diren ekimenak zehatzago ikusteko: uraren kudeaketa, hiri-baratzeak, bioeraikuntza, kontsumoa eta argi-kutsadura murrizteko helburua duen herriko argien aldaketa, bide gorriaren sustapena, Ezkaba mendiaren zainketa eta abar.

Bideoa ikusteko aholkatutako nabigatzaileak: Google Chrome edo Mozilla Firefox.

Bideoa ikusi