Albisteak



Gorte Nagusietarako 2016ko ekainaren 26ko hauteskundeetako hautesle-zerrendak jendaurrean egonen dira maiatzaren 9tik 16ra, Hauteskundeen Erregimen Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoak 39.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epearen barneko lanegunetan interesatuek hauteskunde-erroldako zerrendak ikusi ahalko dituzte Berriozarko Udalaren Auzo Bulegoan (8etatik 14etara, Euskal Herria Plaza, 1), baita horietan sartzeko edo ateratzeko erreklamazioak egin ere. 

012 (948012012) telefonoan ere kontsulta daitezke hauetesle-zerrendak (astelehenetik ostiralera 8etatik 19etara). Erreklamazioak aurkezteko epea luzaezina da.