Albisteak



Otsailaren 10era arte “AFRI KARA Afrikako erretratuak Nafarroan” izeneko erakusketa egonen da ikusgai Etxaburua kalean, Udaletxearen ondoan. Erakusketak Afrikako pertsonen eta Iruñerrian bizi diren beste batzuen argazkiak bildu ditu.

Jarduera honek hiri artibismoa sustatu nahi du, hau da, hirietan kotatutako arte kolaboratiboa eta parte-hartzailea, hainbat gai azaleratu nahi dituena: migrazioa, harrera, elkarbizitza, trukea eta elkartasuna. Antolatzaileak Afrika Behar Beharrezkoa Elkartea eta Berriozarko Udala dira.

AFRI KARA Afrikako erretratuak Nafarroan

AFRI KARA Fan-Boulou-Beti komunitateko arbaso komuna izan zen, gaur Kamerun deitzen den herrialdean. Testu mitiko batek haren ondorengoen diaspora azaltzen du.

Istorio hori erakusketaren kultura- eta nortasun-erreferentziatzat har dezakegu; izan ere, Afrikako pertsonak, Saharatik hegoalderagokoak eta Iruñean bizi diren beste pertsona batzuk dira kale-galeria honetako protagonistak eta denak beste batzuekin nahasten dira, Afrika kontinentearekin konprometitzen direnekin.

Web formatuan, aurpegien galeria hainbat objektu pertsonal eta bizitza-esaldiren bidez koloreztatzen da. Horrela, kontakizun komunen loturak ehuntzen ditugu: nahiak, aldarrikapenak, balioak, kezkak eta ametsak.

Hiri artibismoaren erakustaldia; arte kolaboratiboa eta parte-hartzailea; migrazioa, harrera, elkarbizitza, trukea eta elkartasuna oinarri dituena.

Informazio gehiago