Albisteak



Berriozarko Udalak herritarrei eskatzen die gaixotasunaren sintomarik izanez gero (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna…) ez daitezela osasun zentroetara joan, zentro horiek kolapsatzeko arriskua baitago. Egokiena da 948 290 290 telefonora deitzea eta osasun arloko langileen jarraibideak betetzea.

Bestetik, Berriozarko Udala hainbat neurri hartzen ari da eta horien berri eman nahi du:

1. Gaixotasuna kutsa ez dadin Osasun Ministerioak gomendatutako higiene eta jarduketa neurriei buruzko informazio kartelak jarri ditu udal zentro guztietan.
2. Udal enpresei jarraibideak eman zaizkie eritasuna errazen zabal dezaketen ekipamenduak ahalik eta gehien garbi ditzaten.

Azkenik, gogoratu nahi du Nafarroako Gobernuak Covid-19 koronabirusari buruzko webgunea zabaldu duela eta herritar guztiek eskura dutela bertan informazio eguneratua.

www.koronabirusa.nafarroa.eus

Informazio kartela