Berriozarko Udalak, kirol-klubek eta Berrikilan enpresa publikoak 2020/2021 ikasturteko jardueretan izena emateko epea zabaldu dute.

2020/2021eko udal ikastaroen eskaintza, Covid-19ak baldintzatutako osasun egoeraren eta horri buruz osasun-agintariek erabaki dezaketen neurri eta arauen baitakoa izango da.

Covid-19ak sortutako normalitate berriak, segurtasun eta higiene neurri bereziak ezartzea eragin du, besteak beste, ikastaroen jende kopurua murriztea eta erabilitako lokalen desinfekzioa bermatzea. Horrek talde guztietan ordutegia murriztea dakar.

Ikastaroetan izena emateko epeak hauek dira:

·        KULTURA eta BERDINTASUN arloetako ikastaroetan: IRAILAREN 15etik 21era eman ahalko da izena, 948012012 telefonora deituta edo Udalaren atari honetan:  (Izen-ematea Kultura) (Izen-ematea Berdintasuna)

·        EUSKARA zerbitzuko jarduerarako (Larunblai): IRAILAREN 15etik 21era, Euskara Zerbitzuan (948300359, euskara@berriozar.es).

·        GAZTERIA arloan: Gazteentzako tailerrak

-Antzerki tailerrak (12-15 urte) eta irrati tailerra (12-30 urte): IZENA EMATEKO EPEAREN hasiera IRAILAREN 22an, Gaztegunean.

-“Espartzeta” memoria historikoaren lan-eremurako (iraila eta urriko astearte eta ostegunak, irailaren 22an hasita. 12 urtetik gorakoentzako jarduera) eta baratze eta lorezaintza tailerra: asteazkenetan, irailaren 23tik aurrera. Ez da beharrezkoa izena ematea.

-Gazte batzarra: URRIAK 2.

Informazio gehiago Gaztegunean.

·        GIZARTE ONGIZATE, OSASUN eta ADINEKO arloetako ikastaroetan: IRAILAREN 16tik 18ra, Adineko Pertsonen Udal Egoitzan, 10:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 17:00etara.

·        JUBILOTEKAn izena emateko: IRAILAREN 18an, Adineko Pertsonen Udal Egoitzan, 10:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 17:00etara.

·        Kluben kirol-jardueretan: irailaren 16tik 20ra, posta elektronikoaren bitartez edo telefonoz Klub bakoitzera deituta.

·        BERRIKILAN: irailaren 16tik 20ra, ondorengo helbidearen bitartez: info@berrikilan.es. Kiroldegiko zerbitzuen eta ikastaroen eskuorri zehatza web gunean ikus daiteke: www.polideportivoberriozar.es

2020/21eko jardueren liburuxka ikusi