Albisteak



Seme-alaben musika trebakuntza interesgarritzat jotzen duten familiek Musika Eskolaren funtzionamendua eta hezkuntza eskaintza ezagutu ahalko dituzte maiatzaren 15ean, 18:00etan; asteazken horretan Eskolak ateak zabaltzeko eguna antolatu baitu.

Zuzendaritza taldeak Eskolako Entzunaretoan hartuko dituzte familiak eta ikasgaiei buruzko eta 2019-2020 ikasturteko matrikulazioari buruzko argibideak emanen dizkie.

Kartela ikusi