Albisteak



Kontuen Ganberak argitaratu du Berriozarko Udalaren kontu orokorrari buruzko urteko txostena. Txostenak hiru alderdi azpimarratu ditu: Udala zorpetuta ez egotea, diruzaintzan 3,65 milioi euroko geldikina izatea eta finantza-iraunkortasuna betetzea.

Halaber, txostenak dio Berriozarko Udalak azaldu duela alderdi adierazgarri guztietan ondareari eta finantza-egoerari buruzko irudi xehea eta finantza eta ekonomia jarduerak garatu dituela legezkotasun-printzipioa eta aurreko txostenetan egindako gomendioak kontuan hartuta.