Gaurkotasuna



BKE Korrika Taldeak PARIS 365erako elikagaiak biltzeko eta Lantxotegi Elkarteari kirol baliabideetan laguntzeko Elkartasun Maratoiak antolatu ditu azaroaren 21ean. Irteera lau puntu kardinaletatik izango da eta batera amaituko dira Berriozarren. 12:00etan, Lantzeluze parkean puzgarriak egongo dira txikientzat, eta musika Muthiko Alaiak Peñaren fanfarrearekin eta Berriozarko trikitilari taldearekin. Eguerdian paella bazkaria antolatu dute 5 euroko prezioan.

Ekitaldian parte hartu nahi dutenek azaroaren 19ra arte eman dezakete izena, edo kirol-arropa eta galkorrak ez diren elikagaiak eramanez (Paris 365era eramango dira) zein ekitadiaren kamiseta erosiz legundu dezakete. Horretarako, hurbildu Kulturgunera arratsaldez 19:00etatik 21:00etara.

BKEk jardueran parte hartzera animatzen zaituzte, edozein lekutatik batu zaitezke ibilbidera eta hainbat distantzia egin daitezke. Animatu eta jarri zure hondar alea!