Berriozarko Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak Trukerako eta bigarren eskuko gauzen azoka antolatu dute martxoaren 31n, 11:00etatik 14:30era Euskal Herria plazan. Azoka aukera ezin hobea izanen da kontsumoari eta haren ondorioei buruz gogoeta egiteko, baita gauzak baliagarri ez ditugunean arduraz jokatzeari eta birziklatzeari buruz ere.

Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Goiz atsegina igaroko duzu familia osoarentzako jarduerak izanen baitira, esaterako, txikiak jolastu eta haize-gazteluan ibil ahalko dira.

Erabiltzen ez duzun gauza bati beste aukera bat eman nahi badiozu, ekarri eta zure ordez salduko dugu, gordailuan utzitakoen salmahaian. Saltzeko hamar gauza baino gehiago badituzu eta salmahaia jartzeko toki bat eskatzeko asmoa baduzu, hemen eman dezakezu izena.

Argibideak