Albisteak



Atzo, apirilak 19, eraso basatia egin zuten Berriozarko Hilerrian eta hainbat gurutze eta hilarri kaltetu zituzten.

Berriozarko alkateak, Udal osoaren izenean, elkartasuna adierazten die ukitutako familia guztiei. Halaber, salaketa aurkeztu du Epaitegian gizalegearen kontrako ekintza hori egin dutenak aurkitzeko eskura dauden baliabide guztiak erabil daitezen.

Bestalde, gertatutakoaz argibideren bat eman dezaketen guztiei eskatzen zaie Udaltzaigoari deitzeko: 639400906 .