José María Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzarako Zentroak gaztelania ikastaroak eskaintzen dizkie etorkinei. Helburua da ulermen eta adierazpen baliabideak ematea gaztelania egoki erabili ahal izateko hainbat egoeratan.

Ikastaroak José María Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzarako Zentro Publikoan ematen dira eta, eskaeraren arabera, Iruñerriko auzo eta herrietan. Beraz, gure herrian ere antolatuko dira, eskaera nahikoa baldin badago.

Matrikula egiteko epea: irailaren 2tik 9ra, 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera. Tokia: José María Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzarako Zentro Publikoa; Bartolomé de Carranza k. 5, Iruñea. 848430400