Programa berri honetan familiak (*) astean behin, eta ordu batez, euskaraz aritzeko elkartuko dira, haur eta helduen artean euskaraz komunikatzeko eta elkarrekin jolasteko.

(*) Urte bat eta bost urte arteko haur euskaldunak eta haien familiako heldu bat edo gehiago, azken horiek euskaraz komunikatzeko gaitasun minimoa dutenak, erraztasunik ez badute ere.

Mintzapraktika taldeetan ohikoa den bezala, praktika behar duten hiztunak euskara ohiko hizkuntza dutenekin elkartuko dira eta, gainera, noizbehinka antolatutako lantegiak eta saio bereziak elkarrekin egin ahalko dituzte.

Parkelaguna egitasmoan urriaren 28a baino lehen eman daiteke izena Berriozarko Euskara Zerbitzuan (948300359) edo orri honetan: PARKELAGUNA