Berriozarko Udala, herriaren egoera sozioekonomikoa berrindartzeko plana diseinatzen ari da.

Plan hau hiru lan-ildotan oinarrituta diseinatu da:

  • Hezkuntza ildoa: eskola abandonua ekiditeko institutuko bitartekariaren berreskuratzea eta udalerrian eragiten duten erakundeekin bilerak (Elkarte, Ilundain Fundazioa, Lantxotegi…), ikasketa abandonua gertatzen bada, ikasleek formazioa jaso eta lanerako sarbidea izan dezaten.
  • Tokiko merkataritzarekin ildoa: bilerak merkatariekin, diagnostiko bat egin eta ekintzak burutzeko. Merkatarien 6 txandekin bilerak egin dira. Ondoren, bigarren itzuli batean ekintzak adostu eta hirugarren aldian amaierako diagnostikoa burutuko da. Halaber, inkesta bat luzatu da, saltoki bakoitzaren egoera eta informatizazioa ezagutu eta merkataritza elektronikoaren, salmenten, erakusleiho-apainketen edo kolektiboak dituen bestelako beharren formazio kurtsoak bilatzeko. (https://tinyurl.com/Berriozar-eus)
  • Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea sakonki inplikatzeko ildoa, gizarte bazterketa arriskuan dauden familien enplegagarritasuna indartzeko, Gosearen Kontrako Ekintzarekin ere elkarlanean (“Vives emplea” plana, orain hautagaien hautatze fasean) eta enplegua sustatzeko egon daitezkeen hainbat kurtso eskainiz.