Albisteak



Maitena Hotelaren Ingurunea Berreskuratzeko Hirigintza-Jarduketaren Plan Berezia (HJPB). Hasierako onespenaren gaineko alegazioak egiteko jendaurreko erakustaldia.

Berriozarko Udaleko Gobernu-Batzarrak, 2019ko maiatzaren 22an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Maitena Hotelaren Ingurunea Berreskuratzeko Hirigintza-Jarduketaren Plan Bereziari. Onespena udaberrian herritarrek parte hartzeko egindako prozesuaren ondoren egindako urratsa izan da.

Akordioa 134. NAOn argitaratu zen 2019ko uztailaren 11n.

Beraz, une honetan onartutako agiria jendaurreko erakustaldian dago, ukitutakoek Plan Bereziari dagokionez egoki ikusten dutena alega dezaten.

Jendaurreko erakustaldiak hilabete bat iraunen du, 2019ko abuztuaren 25a arte. Epe horretan Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira bidezko alegazioak.

Hirigintza-Jarduketaren Plan Berezia-Maitena