Gaurkotasuna



Martxoaren 1etik 15era egin ahalko da 2021-2022 ikasturteko izen-ematea Berriozarko Urtxintxa Haur Eskolan.

Izen-ematea bi modutara egin ahalko da: aurrez aurre edo posta elektronikoa erabiliz.

Aurrez aurreko izen-ematea Udal Kulturgunean eginen da eta aurretik hitzordua eskatu beharko da, otsailaren 22tik martxoaren 8ra 948 012 012 telefonoan. Maskara nahitaezkoa izanen da eta gomendatzen da norberaren boligrafoa erabiltzea.

Esan bezala, posta elektronikoz ere eman ahalko da izena, aurretik hitzordurik eskatu gabe. Interesdunak agiriak eimurtxintxa@berriozar.es helbidera bidali eta Eskolaren erantzunarekin batera jasoko du bere espedientearen zenbakia.

Informazio orokorra, aurkeztu beharreko agirien zerrenda eta eskabide-orria Berriozarko Udaletxean eskuratu ahalko dira otsailaren 25 eta 26an, 9:00etatik 11:00etara; baita esteka hauetan ere:

Zalantzak argitzeko, helbide elektroniko honetara idatzi: eimurtxintxa@berriozar.es

Datak:

  • Aurreinskripzioa: Martxoaren 1etik 15era
  • Behin-Behineko zerrenda: Maiatzaren 10ean
  • Erreklamazioak: Maiatzaren 10etik 14ra
  • Behin betiko zerrenda: Maiatzaren 24an
  • Matrikula: Maiatzaren 24tik 28ra