Albisteak



COVID-19ak sortutako gizarte- eta osasun- krisiaren harira, Berriozarko Udalak, hainbat toki-erakunderekin batera, berritsi nahi du zaintzekin, erantzukidetasunarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoa. Hortaz, ildo hauek nabarmentzen dituen sentsibilizazio-kanpaina martxan jarri du:

  • Zaintza-lanen sarea agerian uztea, horiek ahalbidetzen baitute bizitzaren jasangarritasuna. Hau da, jakitun izatea lan produktiboen atzean beharrezkoa dela zaintza-lanak eta lan erreproduktiboa ehuntzea, horiek ahalbidetzen baitute egunero lan-merkatuan aritzea. Beraz, alde ikusezin hori aintzat hartu behar da eta baliabideak eman behar zaizkio.
  • Agerian jartzea eta aitortzea ezinbesteko lan horren %75 baino gehiago emakumeek egiten dutela, ordainduta zein ordaindu gabea izan.
  • Bizitzaren jasangarritasuna politiken eta antolaketa-sistemaren erdigunean jartzea, gaur egungo eredua alboan utzita.
  • Herritarrak sentsibilizatzea familietan zaintza-lanak erantzukidetasunez bana daitezen. Pertsonen bizitzak eta bizirik jarraitzeko behar dugun ingurune naturala aintzat hartuko dituen eredua bultzatzea, unibertsaltasun eta berezitasun printzipioekin bat.
  • “Ongi bizitzea” sustatzea, hau da, pertsona guztiok bizitzea merezi duten bizitza duinak edukitzea(ez inoren bizkar, ez baliabide naturalak agortuz).
  • Mugimendu feministaren ekarpena aitortzea; hau da, egindako borroka, eskaerak eta ekarpenak.
  • Tokian tokiko konpromiso sendoa erakustea lan-ildo hori agenda politikoan lehentasunezkoa izan dadin. Hortaz, COVID-19ak eragindako krisi sanitario, ekonomiko eta sozialari erantzuteko eginen diren plan eta estrategietan genero-ikuspegia txertatuko dela bermatzea.

Manifestu osoa irakurtzeko, hemen