Gaurkotasuna



Berriozarko Udala, Cl@ve sistema erregistratzeko Bulegoa.

Berriozarko Udaletxeko Auzo Bulegoan Cl@ve sisteman alta eman dezakezu modu erraz eta azkarrean. Zure baliozko nortasun-agiria besterik ez duzu behar.

Zer da Cl@ve?

Administrazio publikoekiko harremanetan zu elektronikoki identifikatzeko sistema bat da. Egun erabiltzen diren NAN-e eta Ziurtagiri Elektronikoarekin batera, Cl@ve sarbide-sistema horien artean beste bat da.

Sistema horrek aukera ematen digu administrazio publikoen aurrean segurtasun-berme guztiekin identifikatzeko.

Zertarako balio digu?

Cl@ve-k aukera ematen dizu administrazio publikoen zerbitzuetara Internetez sartzeko.

Berriozarko Udalak sistema hori integratu du administrazio-izapideak egoitza elektronikotik egiteko. Cl@ve-n erregistratuta dagoen edonork erabili ahal izango du honakoetarako: errolda-agiriak lortzeko, katastroko jabetzak kontsultatzeko, ordainagiriak kontsultatzeko, eskabideak aurkezteko, etab.

Cl@ve-k aukera ematen digu Berriozarko Udaletik haragoko izapide eta zerbitzu elektroniko askotarako sarbidea izateko; Nafarroako Gobernuarekin lotutako kudeaketak egin ahal izanen ditugu (adibidez, Errenta Aitorpena aurkeztea), baita Trafikoko, Justiziako eta, oro har, Administrazioko arlo guztietako izapideak ere.

¿Nola lortzen da?

Cl@ve erabili ahal izateko erregistratu egin beharra dago. Honela egin dezakezu:

  • Aurrez aurre, erregistro-bulego batean. Nafarroan hainbat bulego daude eta horien artean Berriozarko Auzo Bulegoa.
  • Internet bidez, Ziurtagiri digitalarekin.

Cl@ve sistemari buruzko informazio gehiago