Albisteak



prensa

Berriozarko Udalak gaur aurkeztu du Emakume eta Gizonen III. Berdintasun Plana. Proiektu honen diagnostikoan eta lanketan 50 pertsonak parte hartu dute. Plana lau esku hartze eremutan oinarrituta dago: Toki gobernamendua eta genero-zeharkakotasuna; Emakumeen aurkako indarkeria;  Zaintza, erantzunkidetasuna eta eginkizunak bateratzea eta Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.

Dokumentua Udalak herrian berdintasuna lantzeko hartutako konpromisoaren erakusgarria da, zortzi urtez indarrean egonen dena.