Albisteak



Berriozarko Udalak jarraitzen du bide publikoa egunero desinfektatzen. Lehentasuna dute zabalik dauden saltokietako sarrerek eta inguruko kaleek, horietan biltzen baitira pertsona gehienak: botikak, elikagaien saltokiak, okindegiak, estankoak, markesinak, edukiontziak, Osasun Zentroa, Udaltzaingoaren Bulegoa eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Egoitza.