Gaurkotasuna



Berriozarko Udalak online salmenta jarri du martxan Berriozarko Entzunaretoko sarrerak eskuratu ahal izateko.

Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak zabaldu eta eguneratzeko eta kultur programaziorako sarbidea errazteko, 2021eko urtarrilaren 21etik aurrera sarrerak online eta ohiko txarteldegian erosi ahalko dira.

Entzunaretoan programatutako jardueretarako sarrerak berriozar.eus webgunetik eskuratu ahal izanen dira.

Bide batez, gogorarazi nahi dugu Entzunaretoko txarteldegia saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko dela. Garaiz heltzea eskatzen dugu, sarrera modu ordenatuan eta mailakatuan egin ahal izateko. Maskarak erabiltzea nahitaezkoa da. Sarreran eskuak garbitzeko gela egonen da.

Sarrerak on line erosteko laguntza behar baduzu, Kultura Zerbitzura deitu (tel.: 948301656) edo helbide elektroniko honetara idatzi: cultura@berriozar.es