Zerbitzu honek bizi garen ingurunea gero eta atseginagoa izan dadin la egiten du: garbiagoa, (eremu berde eta aisialdi gune gehiago eta azpiegitura hobeak); eta, aldi berean, ingurumenarekin begirune handiagokoa.

Obrak eta Lorategiak Zerbitzuak honako zerbitzu hauek ematen dizkie herritarrei:

  • Lorategien mantentze-lanak.
  • Kaleko argien mantentze-lanak.
  • Parke eta hiri-altzarien mantentze-lanak.
  • Plazen mantentze-lanak eta espaloien zolatze-lanak.
  • Bide-seinaleen mantentze-lanak.
  • Lokal publikoen mantentze-lanak.
  • Kultura, kirol eta jaietako jarduerak egiteko azpiegituren ardura: agertokiak, olanak, bigantxen hesiak, itxiturak, agertokietako elektrizitate-harguneak eta abar.