Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak 2013ko abenduaren 13an onartu zuen hezkuntza, kultura, kirol, gizarte, berdintasun eta gazteria arloek antolatutako jardueretan parte hartzeko dirulaguntzen ordenantza arautzailea. Dirulaguntza jasoko dute araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen txostena aldekoa bada.

Helburua: Baliabide ekonomiko gutxiago dituzten familiei 2013/2014 ikasturteko jardueren izen-ematea diruz laguntzea.

Agiriak: berariazko eskabidea; N.A.; familia-liburua; hala denean, alokairu-kontratua edo/eta alokairuaren edo hipotekaren ordainagiria eta errenta aitorpena eta banantzearen hitzarmen arau-emailea edo dibortzioaren gaineko epaia.

Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2014ko urtarrilaren 24a (Berriozarko Udalaren Erregistroa, Kaleberri 7 behea).

Dirulaguntzen ordenantza

Dirulaguntza eskatzeko eskabidea