Ezpeleta Jauregia

Ezpeleta Jauregia

Juan de Ezpeleta jaunak aktiboki hartu zuen parte XVI. mendearen hasieran Nafarroan gertatu ziren guduetan. Agramondarren aldean borrokatu zen, Errege Katolikoak garaitu zuen horretan. Honek Berriozarko jauregia konfiskatu zion Miguel de Donamaría jaunaren alde, Nafarroako Konkistan eman zion laguntzaren truke.

Geroago, Ezpeleta familiak jauregia berreskuratu zuen 1524an Karlos V.a erregeak emandako amnistiari esker. 1623ko bukaeran jauregia hutsik gelditu eta 4 urtez itxita egon zen, harik eta jaunaren tributuak kobratzeko eta eskubideak zein eskumenak mantentzeko ardura zuten zenbait familia bertan kokatu ziren arte. Oinordetzaz, hurrenez hurren, Ablitasko kondeena, Aianzko kondeena eta Besollako markes jaunarena izan zen jauregia.

Egun Kataxar (Alkate zahar) du izena eta eremu pribatua da.