Haur Eskolako aurretiko izen-ematea, 2018-19 ikasturtea.

martxoa 2, 2018

Escuela Infantil UrtxintxaMartxoaren 1etik 15era zabalik egonen da Berriozarko Udalaren Haur Eskolan izena aurretik emateko epea.

Ikaspostua eska dezakete 2016. eta 2017. urteetan jaiotako haurrek, baita 2018. urtean jaiotakoek ere, jaiotza maiatzaren 15a baino lehen izatea aurreikusten bada (2018/2019 ikasturtea hasi baino 16 aste lehenago).

ARGIBIDEAK ETA ESKABIDE-ORRIAK JASOTZEKO:
  • Urtxintxa Haur Eskola (Errota kalea 6), 8:30etik 11:30era
  • Udaleko web orria: www.berriozar.eus
INFORMAZIO OROKORRA ETA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

Familientzako informazio orokorra.

Aurreinskripzio-inprimakia.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO:
  • Urtxintxa Haur Eskola (Errota kalea 6), 8:30etik 11:30era
2018- 2019 IKASTURTEKO DATAK:

• Aurretik izena emateko epea: 2018ko martxoaren 1etik 15era  (Haur Eskolan).

• Behin-behineko zerrendak: (Udaletxeko eta Haur Eskolako webgunean eta iragarki-taulan)

• Behin-behineko zerrendak: 2018ko maiatzaren 4an.

• Erreklamazioak aurkezteko epea: 2018ko maiatzaren 4tik 11ra.

• Behin betiko zerrendak: 2018ko maiatzaren 21ean.

• Matrikula egitea: 2018ko maiatzaren 21etik 25era, biak barne. ( 8:30etik 11:30era Haur Eskolan).


<< atzera