Berriozarko Udalak ebatzi du 2013. urteko garapen-lankidetza proiektuen deialdia.

TXIKIA_GARAPEN_PROIEK_2013Somalia-SAACID-4

Argazkia: Nazioarteko Oxfam

Berriozarko Udalak 43.000 euroko kontu-sail orokorra gorde zuen 2013. urtean, Garapen-Lankidetza programak diruz laguntzeko. Kopuru hori da toki erakunde honen aurrekontu arruntaren %0,7.

Kopuru horretatik, %65 Garapen-Lankidetza Proiektuak diruz laguntzeko erabiltzen da, %30 (12.900 euro) Kuba eta Sahararen senidetzeei dagokie eta %5 larrialdietan laguntza bideratzeko erabiltzen da (2.150 euro).

Deialdian 19 GKE eta elkartek parte hartu dute, bi senidetzeak barne.

Aurkeztutako proiektuek askotariko alderdiak lantzen dituzte hainbat gune geografikotan: hezkuntza, osasuna, giza eskubideak, elkartasun-ekonomia, edateko uraren irisgarritasuna, laborantza iraunkorra, emakumeen kooperatibak eta ur eta komunen saneamendua.

Aurkeztu diren eta dirulaguntza lortu duten GKE eta elkarteak honakoak izan dira:

GKE / ELKARTEA

DIRULAGUNTZA

NUEVOS CAMINOS, NOUS CAMINS ELKARTEA

3.422’60 €

JUAN BONAL FUNDAZIOA

4.413’00 €

MANOS UNIDAS, ORBE SIVATTE ASUNCIÓN

3.580’79 €

ANARASD

4.581’00 €

SAHARAKO ORDEZKARITZA

6.450’00 €

NAFARROAKO ACOES FUNDAZIOA

4.125’50 €

ITAKA-ESCOLAPIOS FUNDAZIOA

4.783’00 €

MUGARIK GABE NAFARROA

3.000’00 €