1969an, San Agustin kaleko Avenida tabernan elkartzen ziren Berriozarko zenbait herritarren ekimenez, eta beren pasio handietako batek, futbolak, bultzatuta, hasieran Club San Cristóbal izan zena sortu zen. Hasiera hartan, kirol-kluba baino ez zen izan, ez baitzuen lokalik eta Elizak uzten zien lokaletako batean elkartzen baitziren kideak. Lehen bazkide erregistratua Mariano Nazar Nuin izan zen.

1971n, Nafarroako Aurrezki Kutxak utzitako lokalera lekualdatu zituzten bilerak. Une hartan, klubak zenbait futbol-talde zituen eta orduan hartu zuen egun duen izena: San Cristóbal Kirol eta Kultur Elkartea.

Bazkideentzat eta haien senitartekoentzat elkargune bihurtu zen lokala, baita Berriozarko gainerako herritarrentzat ere. Izan ere, lokal horretan mota guztietako jarduerak antolatzen zituzten: txapelketak, film-emanaldiak, herri-bazkariak, liburutegia, peña bat eta mota guztietako festak. Hasieran, gainera, herritar ororentzat zabalduta zegoen taberna bat eduki zuen.

Elkartea 1999-2000 denboraldia arte arduratu zen futbol-taldeak kudeatzeaz, orduan Udalak hartu baitzuen bere gain kudeaketa. Edonola ere, 2003an berriro ere elkartea hasi zen kudeatzen, eta egun bi talde ditu: bat futbolekoa, Boscos txapelketan aritzen dena, eta bestea areto-futbolekoa, FS5 txapelketan jokatzen duena.

Sortu zenean zeuzkan helburuei leial, egun kirol-jarduerak antolatzen eta sustatzen aritzen da, eta, horrez gain, era aktiboan parte hartzen du aisiako ekitaldiak egiten urte osoan eta Done Eztebe jaietan, hartara, Berriozarko herritarrek aukera gehiago edukitzeko aisian.

Egun, 250 bazkide inguru dira, eta haietako batzuk bazkide sortzaileak dira.

2019an, 50 urte bete ziren sortu zenetik, eta mota guztietako jarduerak antolatu ziren urteurren hori ospatzeko.

Jarduera:

Sortu zenetik, San Cristóbal elkartearen helburu nagusien artean kirola eta kultura sustatzea egon da.

Egun, bi talde ditu, bata Boscos txapelketan lehiatzen dena eta bestea, areto-futbolekoa, FS5 txapelketan aritzen dena. Era berean, diziplina horrekin eta beste batzuekin lotutako mota guztietako ikastaroak eta jarduerak antolatzen saiatzen da.

Intereseko beste datu batzuk: 2010eko ekainaren 20an, eskualdeko maila gorenean, preferentean, Kopako txapeldun bihurtu zen.

Harremanetarako: Iosu Ochoa

Telefonoak: 948 30 07 76 / 608 619592

Helbide elektronikoa: sdcsancristobal@gmail.com

Facebook: https://www.facebook.com/sdcSanCristobal/