Berriozarko Udalak, Ilundain Fundazioarekin batera, ibilbide bizidun bat sortu du Ezkaba mendian, eta tokiko gaietako, mitologiako eta naturako hainbat figura edo irudi hartzen ditu. Ibilbideak bi kilometroko luzera du, Mendialdea eskolaren ondoan abiatzen da eta Hazitxo izena du, Pello Uharte herriko bizilagunaren omenez, figura horren egilea izan baitzen.

Irudien gaiak direla-eta, mitologia, natura eta Berriozarko historia nabarmendu behar dira. Hartara, ibilbidean Mari jainkosa, Basajaun eta Eguzki-lorea daude, baita natura errespetatzeko mezua ere, animalien bidez irudikatuta, oilarra, untxia eta hartza, adibidez. Tokiko gaiei dagokienez, Berriozarko lehen zortzi suak, neska-mutil nagusiak eta Motxogorri intxaurrondoa (neska-mutil nagusiak aukeratzeko lekua) jaso dira. Memoria historikoari egindako erreferentzia ere badago, Espartzeta barrutian eskuek eusten duten liburuaren irudia baitago, Ezkabako presondegitik ihesean bost lagun fusilatu zituzten tokia gogoratzeko.

Mikel Lasarte Ilundain Fundazioko ingurumen-heziketako programaren koordinatzaileak egin zituen ibilbideko eskulturak.

Ikusi ibilbidea