Euskara Zerbitzuak euskararen sustapena helburu duten hainbat programa garatzen ditu, udal administrazioari begira zein udalerri osoari begira. Programa gehienak Nafarroako Udaletako beste Euskara Zerbitzuekin batera prestatzen ditu (Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuen Sarea, NUETS).

Lan-ildo nagusiak honakoak dira:

  • Euskara ikasten ari diren pertsonak laguntzea (haurrak zein helduak) gaitasun gero eta handiagoa izan dezaten; hau da, ikasitakoaren kalitate eta aniztasunarengatik, gero eta errazago izan dezaten euskaraz bizitzea. Horretarako hainbat deialdi eta programa eskaintzen dira:
    • Euskara ikasteko beken deialdia
    • Euskara ikasleak euskaldun osoekin mintzatzeko aukera ematen duen Nafarroako Topagunearen Mintzakide programa

Ildo honetan elaide.eus plataformak euskara ikasleei hainbat baliabide eta informazio orokorra eskaintzen zaie.

  • Euskara familian sustatzeko programak. Horien artean azpimarratzekoa da euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko era.eus: ataria.
  • Haur eta gazteen euskarazko aisialdi-eskaintza. Udal arloko beste arloekin elkarlanean aritzeaz gain, euskararen erabilera sustatzea helburu nagusia duen Larunblai aisialdi-jarduera eskaintzen zaie Lehen Hezkuntzako haurrei. Bestalde, familiek euskarazko udalekuetara joateko dirulaguntzak eska ditzakete.
  • Euskararen presentzia gero eta handiagoa izatea gizarteko hainbat esparrutan, esaterako, merkataritzan “Euskara Merkataritzara” programaren bidez. Eskualdeko beste udal batzuekin bideratutako horrelako egitasmoen bidez, hainbat laguntza eskaintzen dira euskararen erabilera areagotzeko.
  • Udalaren baliabideak (baliabide pertsonalak, agiriak…) egokitu, euskaraz eskaintzen den zerbitzua gero eta hobea izan dadin: langileen trebakuntza eta itzulpenak, esaterako.
  • Euskara eta euskarazko kulturaren berri eman Berriozarko pertsona guztiei. Ildo honetan egiten denaren adibiderik hoberena Ze berri? aldizkaria da, Nafarroako hainbat udalen elkarlanari esker egiten den aldizkaria.
  • Bestalde, Udalak herriko zenbait erakunde laguntzen ditu (Auzalor Euskaltegia, Mendialdea Eskola, Mendialdea Guraso Elkartea, Ludoteka, herriko kirol eta kultur elkarteak…), horiek egiten dituzten jarduerei esker euskarazko eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin gure herrian.

Berriozarko Udalak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jasotzen du aipatutako lan-ildo programa horietako asko gauzatzeko.

Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko:

Helbidea: Euskal Herria plaza 1, 31013 Berriozar (NAFARROA)
Telefonoa: 948 30 03 59
Helbide elektronikoa: euskara@berriozar.es
Udalaren euskara teknikaria: Lur Gil