Berriozarko Udaleko Genero-Berdintasun eta Politika Feministarako arloaren ardura da Udalaren berdintasun politiken diseinua, planifikazioa, kudeaketa eta ebaluazioa egitea.

Bere funtzioen artean daude aukera-berdintasunari buruzko sentsibilizazioa sustatzea eta aholkularitza eskaintzea politikari, teknikari zein herriko elkarte eta eragileei. Bestalde, aldaketa soziala eragin nahi du, Berriozarko herritarren artean berdintasunean oinarritutako gizartearen beharra zabalduz, emakumeen partehartzerako oztopoak ezabatuz eta jarrera sexistak deuseztatuz.

Berdintasunerako III. Plana (2016-2023) da hori guztia bideratzeko tresna.

 

Arduradun politikoa: Beatriz Martiartu

Berdintasun teknikaria: Amaia Zalba

Zerbitzuaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:45etik  15:00etara

Harremanetarako: igualdad@berriozar.es / 948 30 16 31

 

Genero-Berdintasun eta Politika Feministarako Arloak aholkularitza psikologikoa eta juridikoa eskaintzen du. Zerbitzua doakoa da.

Aholkularitza juridikoa: Susana Fernández. Harrera-orduak: asteazkenetan 10:00etatik 14:00etara

Aholkularitza psikologikoa: Feli Muñoz. Harrera-orduak: asteazken eta ostegunetan 8:00etatik 15:00etara

Hitzordua eskatzeko: 948 30 16 31  igualdad@berriozar.es

 

Genero-Berdintasun eta Politika Feministarako Arloan lantzen diren lan-ildoak eta jarduera garrantzitsuenak:

1. Toki-gobernamendua eta genero-zeharkakotasuna

  • Berdintasunari buruz politikari eta teknikariei zuzendutako prestakuntza
  • Berdintasunerako Udal Ordenantza (2019. urtean lanketa prozesuan)
  • Udal jardueretan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista txertatzeko araudiak eta prozedimentuak sortzea.
  • Aholkularitza politikariei zein teknikariei udal politiketan genero ikuspegia txertatzeko.

2. Emakumeen kontrako indarkeria

  • Berriozarren emakumeen kontrako idarkeriak duen eragina ezagutzeko ikerketa (2019)
  • Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko sarean kokatutako protokoloa
  • Jai eremuetako eraso sexisten prebentziorako eta arretarako Toki-Protokoloa
  • Udaltzaingoari zuzendutako prestakuntza planaren diseinua eta kudeaketa, emakumeek jasaten dituzten indarkeria moten gainekoa
  • Sentsibilizazio kanpainen antolaketa emakumeen eskubideekin lotutako data zehatz eta berezietan: martxoak 8, tokiko festak, azaroak 25…
  • Gazteen prebentzioa eta sentsibilizazioa

3. Zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa

  • “Berriozar zaintza ardatz” proiektua
  • Genero berdintasunarekin lotutako balioak sustatzeko sentsibilizazio ekintzak, zaintza balio etiko eta sozial gisa ikus dadin eta, orokorrean, kontziliaziorako erantzunkidetasuna herritarren ardura izan dadin.

4. Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.

  • Ahalduntze eskola: emakumeen ahalduntzea lantzeko ikastaro eta lantegiak
  • Kirol arloko langileen eta boluntarioen prestakuntza
  • Aholkularitza herriko elkarteei, egindako jardueretan genero ikuspegia txerta dezaten
  • Gazteekin lan egiten duten eragileei eskainitako prestakuntza plana
  • “Irudi bat bazterkeriatik berdintasuneratz” argazki lehiaketa
  • Genero ikuspegia Ohitura Osasuntsuen Programan

Zerbitzuaren dokumentu interesgarriak:

Zerbitzuaren sentsibilizazio kanpainak:

Intereseko bestelako dokumentuak:

Enlaces de interés: