Herriko garbitasuna hobetzea helburu, 2008. urtean Berriozarko Udalak hainbat hobekuntza ezarri zituen Udal Garbiketa Zerbitzuan.

Ordutik hona giza baliabide eta material hauekin egiten da Berriozarko garbiketa:

  • Lantaldeko zerbitzuburua
  • Lau langile
  • Kale-garbitzeko makina bat, ihinztatze-pistola, 800 litroko ur-andela, hiru eskuila giltzatu eta xurgapen-tutua dituena
  • Lau haize-makina
  • Banakako lau gurdi
  • Ibilgailu bat
  • Kale-garbitzeko makina txikia, egokia espaloiak garbitzeko
  • 400 paperontzi
Bestalde, Garbiketa Zerbitzuak 618 879 733 telefono zenbakia dauka herritarren esku jarria, kexak edo iradokizunak adierazteko.

Herritarren laguntza beharrezkoa da gure herria eta ingurumena gero eta garbiago egon daitezen. Berriozarko garbitasunarekin konpromezua hartzea honako puntuak errespetatzean eta betetzean datza:

  •  Erabili paperontziak paper eta zabor txikiak botatzeko.
  •  Zaindu hiri-altzariak, denonak baitira.
  •  Ez bota zigarrokinak lurrera, itzali eta paperontzi edo hautsontzietan utzi.
  •  Etxeko zaborra dagokion edukiontzian sartu; ez utzi horren kanpo aldean ezta paperontzietan ere.
  •  Etxeko animalien gorozkiak jaso poltsa batean eta zabor organikoaren edukiontzian sartu.
  • Egunerokoan hiru jarduera hauek izan gogoan: Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu. Birziklatzea egin behar den azken pausoa da, erabilera murriztea edo berrerabiltzea posiblea ez denean. Horretarako ezinbestekoa da edukiontzien erabilera egokia (begiratu birziklatze gida) (239 kb). Gogora ezazu “Leku Garbia” daukazula Eroski Merkatalguneko aparkalekuan, honako gaiak eramateko: margoketa-materialak, olioak, elektrogailu txikiak, pilak…
  • Garbiketa inguruko Udal arauak bete: Bideen Garbiketari Buruzko Udal Ordenantza (29 kb) (gaztelaniazko testua) eta Eremu Publikoaren Ordenantza.

Izan ere, BERRIOZAR GARBIA IZATEA ZURE KONTU ERE BADA.