Nola iritsi?

Mapa de EuropaNafarroako mapa non Berriozar nabarmentzen da

  Autobideak

  Autobiak

  Errepide nazionalak

Nafarroako mapan, Berriozar gainean sakatu zonaldea handitua ikusteko.

DISTANTZIA BERRIOZARTIK HAINBAT HIRIBURUTARA:

  • Iruñea: 6 km.
  • Donostia: 86,5 km.
  • Gasteiz: 87,5 km.

KOMUNIKABIDEAK:

Errepidez:

Berriozar kokatuta dago komunikazio-lotune batean. PA-30 iparraldeko ingurabideak Antsoain, Atarrabia eta Burlata eskualdeko herriekin lotzen du eta N-240-A errepideak gertu dauden Berriobeiti, Aitzoain eta Berriogoitirekin.

Honakoak dira Berriozarrera heltzeko sarrerak:

-Donostiatik edo Vitoria-Gasteiztik N-240A, A15 edo AP15 errepideetatik hel daiteke.

-Noaindik (Zaragoza, Jaka, Huesca…) AP15 erabil daiteke, AP34ra heltzeko irteeratik joanda.

-Irundik Berriozarrera hel daiteke A15, AP15 edo 121-A errepideetatik (azken horretatik Atarrabian –Arreko tunelak- AP30a hartu behar da).

NA-4106 bideak Berriozarko alde berria eta auzo zaharra lotzen ditu. Bide hori bera da erabili behar dena autokarabana-gunera, Naturaren Gelara, baratze ekologikoetara eta Mendialdea I eta II eskoletara joateko.

• Iruñerriko Hiri Garraioa:

Eguneko 3 linea eta gaueko linea batek lotzen dituzte Berriozar Iruñerriko gainerako auzo eta herriekin.

Eguneko 16. eta 22. lineak eta gaueko N4 linea Berriozarko zentrotik pasatzen dira; eguneko 17. linea Berriozarko Artiberri-tik pasatzen da.

• Taxiak:

Geltokia: Gipuzkoako etorbidea, 24. zenbakiaren ondoan.

Telefonoak: 948 35 13 35 / 948 23 23 00

http://www.taxipamplona.com

• Iruñeko autobus-geltokia:

http://www.estaciondeautobusesdepamplona.com/Rutas.aspx

• Trenak (Iruñea):

http://www.renfe.es