2013. urtean hezkuntza, gizarte eta udalerriko hainbat elkarterekin lan egin da, 2014. urteko egutegia egiteko. Irudiak aukeratzeko antolatutako hiru lehiaketaren bidez sustatu da herritarren parte hartzea. Erantzuna oso ona izan da. Horren froga egutegia bera da, kolorez eta kalitatez betea.

Azala Berriozarko hiru gaztek egin dute. Haien burua islatu nahi izan dute, hobeki ezagutu ditzagun. Zehazki, autorretratua egin dute eta animeko pertsonaia txikien moduan agertzen dira (“txibiak”). Arte estilo hori “manga” japoniar literaturan kokatzen da. Gazteen izenak dira: Iñaki Lazcano, Ana Mercedes Arauz eta Virgi Rosario (ezkerretik eskuinera azalean).

IÑAKI

Iñaki Lazcano: 2014ko egutegiko azalaren irabazlea

PORTADA WEB comp

2014ko egutegiaren azala, Iñaki Lazcano, Ana Mercedes Arauz eta Virgi Rosariorekin (ezkerretik eskuinera).

Aurkibidea Ana Mercedes Arauz eta Virgi Rosariok diseinatu zuten. Horretan ere “manga” estiloa jarraitu zuten, baina “anime” pertsonaia gazteak balira bezala.

Ana y Virgi comp

2014ko egutegiaren aurkibidearen irabazleak: Ana Mercedes Arauz eta Virgi Rosario.

Egutegiko parte izan nahi zuten eta, horregatik, haiek dira Berriozarko Udaletxeko sarreratik hamabi mezu osasungarriak zabaltzeko arduradunak. Hamabi bunbuiloak hamabi mezuak dira: urteko hamabi hileko hamabi helburuak: askotariko janaria, aukera berdintasuna, autoestimua, askotariko gorpuzkerak, edertasun-ereduekin lotutako publizitatea, iraunkortasuna, eguneroko ariketa fisikoa eta abar.

INDICE WEB comp

Ana Mercedes Arauz eta Virgi Rosario Berriozarko Udaletxeko sarreran: urteko 12 hiletako 12 mezuak.

Haurren lehiaketan, kirol materialaren saria Mendialdea eskolako Asier Gonzálezek irabazi zuen (3. B), proposatutako mezu osasungarriak oso didaktikoak eta bizitasunez beteta izateagatik.

Asier comp

Haur lehiaketako irabazlea: Asier González (3 .B) eta bere aitatxi Andres Ortiz.

CONTRAPORTADA WEB compEdonola ere, gure nahia izan da egutegian adin guztietako pertsonak agertzea. Horregatik, belaunaldi guztietako herritarrak ikus ditzakegu: Urtarriletik martxora Haur Hezkuntzako lehen mailako haurrak, apiriletik irailera Lehen Hezkuntzakoak, urrian gazteak, azaroan gurasoak eta abenduan aitona-amonak.

Haur Hezkuntzakoak urtarriletik martxora:

ENERO comp FEBRERO MARZO

Lehen Hezkuntzakoak apiriletik irailera:

ABRIL MAYO JUNIO

JULIO AGOSTO SEPTIEMBRE

Bigarren Hezkuntza eta bigarren hezkuntzaren ondorengoa:

OCTUBRE

Gurasoak:

NOVIEMBRE

Aitona-amonak:

DICIEMBRE

Irudietan ikus dezakezuenez, hil bakoitzean argibideak ematen dira garaian garaiko fruitu eta barazkien ezaugarriez; helburua baita inportatutakoak baino osasungarriagoak eta merkeagoak diren bertako fruitu eta barazki askoko dieta sustatzea.

Bestalde, Mendialdea I eta II eskolak lantzen ari diren “hamarretako osasungarriak” mezua ere indartu nahi izan da. Astelehenetik ostiralera ogitartekoak banatzen zaizkie ikasleei, asteartetik ostegunera: fruituak (C bitamina askoko bat barne, zitrikoak edo kiwia, esaterako). Beraz, hilabetero, astelehenetik igandera hamarretakoan jan beharreko elikagaia proposatzen da, elikadura orekatua izan dadin. Esaterako, litxarrerien ordez fruitu lehorrak jatea aholkatzen da, bihotzerako gantz onak baitauzkate.

Gure nahia da nekazaritza ekologikoari ere lekua egitea proiektu honetan. Horregatik, 2014ko egutegiak ilargiaren aldien berri ematen du, baratza dutenek kontuan har ditzaten barazkiak hazterakoan.

MAIATZA

Maiatza: KERIK GABEKO hilabetea eta ohitura osasungarriak sustatzeko jardunaldi komunitarioa (2014/05/24).

Egutegia kokatuta dago Haur eta Gazteen Ohitura Osasungarriak Sustatzeko Proiektu Komunitarioan eta proiektuan parte hartzen duten erakundeek aurreko urtean egindako jardueren berri ematen du:

Mendialdea I eta II Eskola Publikoak; Mendialdea IGE; Ausensi IGE; Irigoyen Ostalaritzako Zerbitzuak; Berriozarko Osasun Etxea; Berriozarko Gizarte Ongizate eta Osasun Zinegotzigoa; Gazteria, Kirol, Berdintasun eta Kultura Udal Arloak; Haur Eskola; Txolin Ludoteka; Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitatea; Ijitoen Gutxiengo Etnikoari Buruzko Programa; Ijito-Idazkaritza Fundazioa; Etorkinen Elkartea; Merkatarien Elkartea; Lantxotegi Elkartea; Ikari Ari eta Berriozarko Liburutegi Publikoa.

Erakunde guztiek argazkiak eman dituzte. IGEek eta eskolek ikasleekin lan egin dute zenbait hilabetetako diseinua sortzen. Horrela, bada, herritarren askotariko ikusmoldeak jaso dira azken emaitzan. Esan bezala, egutegia erabat partehartzailea eta integratzailea da.