Txakurren identifikazioa egiteko eta amorrukontrako txertoa jartzeko data eta ordua honakoak izanen dira: ABENDUAREN 20an, 12:30ean.
Identifikazioa eta amorrukontrako txertoa 4 hilabete baino gehiagoko txakurrei jarri behar zaizkie. Azken 2 urte hauetan txertorik jaso ez duten txakurrak ere txertatu behar dira.

Eraman beharreko agiriak:
– Jabearen N.A.
– Txakurraren identifikazio-txartela (aldez aurretik egina badauka).

Txakurrak lotuta eta muturrekoa jarrita eramanen dira.

Prezioak (BEZa barne):
Txertaketa eta identifikazioa: 38,50 €
Amorrukontrako txertaketa: 17,50 €

Lekua: Berriozar Etorbidea, 6, (etxabea)