Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2010eko irailaren 9a

hemen data dago
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan Nabigazioa saltatu

BERRIOZARko
Udala

>

PROBINTZIETAKO ERREGE ABELBIDEA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Probintzietako Errege Abelbidea Nafarroako abelbide zaharrenetariko bat da. Ibilbide historiko honek Iruñerria eta Gipuzkoako Debako kostaldea lotzen zituen. Nafarroako zatian, 52 km-ko bideak Noain eta Areso lotzen zituen (bizpahiru egun oinez). Iruñerriko zatian, Probintzietako Errege Abelbidea Berriozarko udalerrian barna pasatzen zen. "Zezenen Abelbidea" ere deitzen zuten, Bardeako eta Nafarroako hegoaldeko zezenak bide honetatik eramaten baitzituzten Azpeitiraino eta "Probintzietako" beste herri batzuetaraino.

Iruñea eta Tolosa arteko Araxeseko errepidea egin zenean, erabilgarritasuna galdu zuen. Bestalde, Nafarroako hiriburuaren inguruan egindako errepideek desitxuratu dute abelbidearen Noain eta Añezkar arteko zatia: gaur egun zati txiki batzuk besterik ez dira geratzen. Gainerakoa (Gipuzkoako mugarainoko zatia), aldiz, Abelbideen Lagunen Elkarteak seinaleztatu du eta mendizaleek maiz egiten dute, kultura, natura eta paisaiaren ikuspuntuetatik daukan interesa haindia baita.

1999. urtean Berriozarko Udalak erabaki zuen herriko kale baten izena Probintzietako Errege Abelbidea izatea, oraingo belaunaldiek gogora dezaten, garai batean eta garai hartako bizimoduan, garrantzitsua izan zen komunikazio-bidea.

Informazio gehiago: www.rutastrashumantes.org

Kaleberri 7 p.k. 31013 Berriozar (NAFARROA)
Tel.948 30 00 05 Fax.948 30 10 34 berriozar@berriozar.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du