Bando: Hogueras de San Juan 2018: Espacios autorizados
Heme_2018
Tradizioarekin bat eginez, ekainaren 23an Donibane Sua piztuko da. Honako leku hauek prestatu dira horretarako:, Artiberri (Artikako Kontzejuaren eremuan, Haur Eskolaren ondoan) eta Auzo Zaharra (parkean).
Udalak eskatzen du bi eremu horiek errespetatzea eta zaintzea, landaredia arriskuan ez jartzea eta lekuak erabat garbirik uztea; horretarako, hondakin bakoitza dagokion edukiontzian utziko da. Gauean sua ongi itzalita geratu dela ziurtatuko da.
Basoa pasealekua erabili ahalko da afariak egiteko, ez sua pizteko. Basoa pasealekuan ez da surik eginen lurrean, tresnen gainean baizik, hau da, barbakoak edo su txikiak erabilita. Horretarako eremua Musika Eskolan hasi eta Eguzki plazaren kioskoan bukatuko da. Erabiltzen den eremua garbi utzi beharko da, horretarako dauden edukiontziak erabiliz.
Osasun Etxearen ondoko aparkalekuan ohiko Akelarrea, ikuskizun partehartzailea, ospatuko da 22:00etatik aurrera. Behin bukatuta, su batzuk piztuko dira jauzi egin ahal izateko. Ikuskizun honetan parte hartzera dei egiten dugu.
Aparkalekua itxiko da ostegun arratsaldetik igande arratsalderaino.